Arquipensiones SA, Entidad Gestora de Fondos de Pensiones Espainian sortu zen sozietate anonimo moduan, 1989ko ekainaren 26an. Pentsio funtsak kudeatzen dituzten sozietateak legezko araudi berezi baten mende daude, Pentsio Planak eta Funtsak Arautzen dituen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak eta hori arautzen duen otsailaren 20ko 304/2004 Errege Dekretuak garatzen dutenaren mende batez ere. Aseguru Pribatuak Antolatzeko eta Ikuskatzeko Legea onartzen duen urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuak eta hori garatzen duten xedapenek ere arautzen dute.
Arkitektoen Kutxa Kreditu Kooperatiba Elkartearen eta horren mendeko sozietateen talde ekonomikoan dago sozietatea. G0137 zenbakiarekin inskribatu zuten Pentsio Funtsak Kudeatzeko Erakundeen Erregistro Berezian (Ekonomia eta Ogasun Ministerioa), 1989ko uztailaren 21ean, eta egun horretan bertan hasi zuen bere jarduera. Pasaje de Carsi 12, Bartzelona da sozietatearen helbidea.
Horren helburu soziala eta jarduera pentsio funtsak kudeatzea da; honako pentsio funts hauek kudeatzen ditu sozietateak:
- Arquidos, Fondo de Pensiones. 1989ko irailaren 21ean sortu zen Pentsio Funtsa, horretarako dagokion eskritura publikoa eginda, eta mugatu gabeko aldi baterako. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dagoen Pentsio Funtsen Erregistro Administratiboan inskribatuta dago Funtsa, F0129 zenbakiarekin.
- Aragoiko eta Errioxako Arkitektoen Elkargo Ofizialen Gizarte Aurreikuspen Mutuaren Pentsio Funtsa. 1990eko urriaren 10ean sortu zen Pentsio Funtsa, horretarako dagokion eskritura publikoa eginda, eta mugatu gabeko aldi baterako. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dagoen Pentsio Funtsen Erregistro Administratiboan inskribatuta dago Funtsa, F0245 zenbakiarekin
- Arquidos Bolsa, Fondo de Pensiones. 2000ko uztailaren 27an sortu zen Pentsio Funtsa, horretarako dagokion eskritura publikoa eginda eta mugatu gabeko aldi baterako. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dagoen Pentsio Funtsen Erregistro Administratiboan inskribatuta dago Funtsa, F0740 zenbakiarekin.
- Arquidos Inversión, Fondo de Pensiones. 2000ko uztailaren 27an sortu zen Pentsio Funtsa, horretarako dagokion eskritura publikoa eginda eta mugatu gabeko aldi baterako. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dagoen Pentsio Funtsen Erregistro Administratiboan inskribatuta dago Funtsa, F0739 zenbakiarekin.
- Arquidos Crecimiento, Fondo de Pensiones. 2000ko uztailaren 27an sortu zen Pentsio Funtsa, horretarako dagokion eskritura publikoa eginda eta mugatu gabeko aldi baterako. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dagoen Pentsio Funtsen Erregistro Administratiboan inskribatuta dago Funtsa, F0738 zenbakiarekin.
- Arquidos Monetario, Fondo de Pensiones. 2001eko urriaren 16an sortu zen Pentsio Funtsa, horretarako dagokion eskritura publikoa eginda eta mugatu gabeko aldi baterako. Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dagoen Pentsio Funtsen Erregistro Administratiboan inskribatuta dago Funtsa, F0848 zenbakiarekin.



